Aurrekontua

Argi eta garbi
Webgunearen ezaugarri orokorrak:

· Dinamikoa: zuk zeuk kudeatu eta elikatu ahal izango duzu webgunea.
· Moldagarria: ordenagailu, tablet eta telefono mugikorrak.
· Egitura: hasiera-orria, 4 atal eta kontaktu atala (formulario+mapa).
· Sare sozialak: webgunea sare sozialekin lotuta egongo da.
· SEO: oinarrizko posizionamendua bilatzaileetan agertzeko.
· Domeinu eta zerbitzaria: guk kudeatuko ditugu. Lehenengo urtea doan*.

WordPress plataformarekin garatua. HTML, CSS, PHP eta jQuery bidez pertsonalizatuak.
Webgune mota

Bi aukerak WordPress plataforman garatuko ditugu. Dendaren kasuan woocommerce plugina erabiliko dugu produktuak igo eta sailkatzeko eta eskera eta ordainketak kudeatzeko.

Domeinua eta zerbitzaria behar dituzu?

Gurekin kontratatuz gero bigarren urtetik aurrera: 60€/urteko zerbitzaria eta 20€/urteko domeinua (.com, .net, .info...)

.eus domeinua nahi duzu?

Informazio gehiago: www.domeinuak.eus

Zenbat hizkuntza izango ditu webguneak?

Webgunea hizkuntza ezberdinetan erakusteko prestatuko dugu. Itzulpena ez da sartzen prezioan.

Email pertsonalizatua behar al duzu?

Domeinuarekin lotutako emailak erabili ditzakezu, adibidez: info@zureenpresa.eus

Newsletter edo boletinak bidali nahi dituzu?

Bisitariak email bidez harpidetzeko sistema konfiguratuko dugu. Mailing kanpainak egin ahal izango dituzu mailpoet edo mailchimp bidez.

Webguneko analitikak behar al dituzu?

Google Analytics instalatuko dugu.

Webgunea kudeatzeko eskuliburua behar al duzu?

8 orrialdeko eskuliburua entregatuko dizugu inprimatuta.

Zure webgunean gure logoa jartzen uzten diguzu?

Azpialdean eta modu diskretoan webgunea 2klikek garatu duela jarriko dugu ;-)

Nola ikusten duzu?
Prezioa BEZ gabe