Gutaz

2010. URTETIK SAREAN

Gernika eta inguruetako herriko talde, elkarte eta norbanako desberdinen kartel, eskuorri zein webgune egiten eman genion hasiera ibilbideari, oraindik ordenagailu bat nola erabili ia ez genekiela.

2010. urtean, elkarrekin batu eta gustoko genuena egiten negozio bat aurrera ateratzea posible zela ikusi genuen. Horrela eratu genuen 2klik.

Web diseinua eta diseinu grafikoa ardatz, hasiera bateko jokoak eta hobbiak ogibide bihurtu dira eta Gernikako erdialdean dugun bulego txikian, ideia eta proiektu handiak atera ditugu aurrera.

Gure atetik sartzen den Bezeroa eta bere nahiak hurbiletik ezagutzea gustatzen zaigu, elkarlanean, emaitza onenak lortzeko ezinbestekoa dela uste dugulako.

Buruan duzun horrekin lagundu zaitzakegu… hitzegingo dugu? Idatziguzu inolako konpromisorik gabe!

Asier Musatadi /

Orain 32 urte jaio nintzen Gernikan. Informatikako Goi Mailako zikloan hasi zen programazioarekiko zaletasuna.

Maite dut programatzea eta WordPress eta inguratzen duen guztiak oraindik ere txundituta uzten nau.

Ordenagailu aurrean ez nagoenetan Sarkor musika taldeko baterian aritzen naiz.

Hibai Muniozguren /

1983an jaioa. Gernika, Bartzelona, Forua. Aita, osaba, semea, laguna… dena batera.

Unibertsitatean ikasi arren batez ere autodidakta. Azken 6 urteetan autonomoa.

WordPress da gure territorio libre bakarra.